
El cinecito
.jpg)
El Cinecito SAMAren baitako zinema areto independientea da. Espazio honen helburua hirian zinema komertzialetik kanpoko alternatiba bat eskaintzea da, filmeak bertsio originalean eta azpititulatuta eskainiz. Era berean, aretoaren erabilera berezi baten alde egiten dugu, ikusentzunezko zeinahi formatu ere landuz.
Zinema aretoa hurbilekoa, eskuragarria eta komunitarioa izan dadin nahi dugu, ikusleekiko hartu-emana zuzena izatea, hauek zainduz eta esperientziaren parte eginez.
.jpg)
Anteriormente en El Cinecito:




























































































EL Cinecito-ko akustikoak
SAMAn kontzertu akustiko edota formatu txikikoak antolatzen ditugu, lehenengoz 2020an Gauekoak-en laguntzarekin, El Cinecito aretoak eskaintzen duen hurbiltasuna eta intimitatea baliatuz. Lekuaren berezia honetan kontzertu hibridoak eskaintzeko aukera paregabea probesten dugu, musika elementu bisual eta eszenikoekin nahasiz.